BAKE IKERKETA ETA SUSTAPENARI BURUZKO BILERA DONOSTIAN

Apirilaren 15ean Donostian bilera batetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu: Gizarte justizia eta desmilitarizazioaren ikuspuntutik  bakea sustatzeko ikerketa eta sentsibilizazio proiektuak bultzatzeko interesa duten pertsonei dago zuzendua, eta bertan batetik 2021 urtean antolatzeko asmoa dugun jardueren berri eman nahi dizuegu eta bestetik aukera ona izan daiteke edonork proposatu ditzakeen egitasmoak aztertzeko.

Catalunyako Delàs Zentroarekin harremanetan gaude eta lantzen dituzten ildoak gure herrian garatzeko asmoa dugu, baita gure lurraldetik bertatik sortu daitezkeen beste proiektu batzuk jorratzeko ere.

BILERA IREKIA DONOSTIAN:

  • Apirilak 15 Osteguna 17:30
  • Egiako Txoko Internazionalista
  • Iruresoro plaza, Donostia