APIRILAK 15 BILERA IREKIA: LOIOLAN ETA MUNDUAN KUARTEL BERRIRIK EZ!

Donostialdeako elkarteei eta norbanako interesdunei:

Bake-ekintza Antimilitarista taldeak urte batzuk daramatza gizartea desmilitarizatzeko prozesuak aldarrikatzen, gatazken konponbidearen eta migratzaileen eskubideen ikuspegitik, gastu militarraren aurka eta arma-enpresak ekoizpen zibil bihurtzearen alde.

 Testuinguru horretan, uste dugu munduan ez dela inon kuartel berririk behar, gerrarako prestatzeko leku gehiagorik ez dela behar, eta baliabide horiek zerbitzu eta proiektu sozialetara bideratu behar direla, horiek baitira segurtasun gizatiarragoa eta militarizatu gabea lortzea ahalbidetuko digutenak.

Horregatik uste dugu Loiolan ez dela kuartelik behar, eta lur militarren salerosketak ez duela balio behar ziklo militarista handitzeko.

 Elkarte, gizarte-mugimendu eta pertsona interesatuak bilera batera deitu nahi ditugu, kuartel berriaren egitasmoa elkarrekin baloratzeko eta guztion artean sentsibilizazio-dinamika bat eraikitzeko, nork bere esparrutik, instalazio militar berrien zentzugabekeria agerian uzteko ardatz nagusiarekin.

 BILERA IREKIA

  • apirilaren 15ean, osteguna
  • 19: 00etan
  • Egiako Txoko Internazionalistan, Iruresoro plazan.

 Zuen partaidetza izatea gustatuko litzaiguke; izan ere, gure ustez,  zentzugabeko kuartel berri hori eraikitzeak ekarriko lukeen gastu militarra handitzearen aurkako jarrera indartzeko hainbat ikuspuntutatik etor daitezkeen argudio interesgarriak baitaude.

 Eskertuko genizueke egoki iruditzen bazaizue mezu hau zuen inguruan zabaltzea. Era berean, bilerara etortzerik ez baduzue baina ekimenarekin harremanetan jarraitu nahi baduzue, bidali erantzun mezu honi mesedez.