ERAGOZPEN FISKALA 2021 OBJECION FISCAL

(EN CASTELLANO MÁS ABAJO)

Gerra da gizateriaren aurkako krimenik handiena. Mundu bidezkoago bat eraikitzeak haren kausa guztiak desagerrarazteko borroka egitea dakar. Horietako bat haren finantzaketa da. Horretarako, hainbat kolektibok Gastu Militarrari Eragozpen Fiskala egiteko kanpaina abiarazi dugu.

2021 urtean pertsona bakoitzeko 700 eurokoa da gastu militarra Estatu Espainiarrean. Inbertsio sozialetarako erabili ezin diren diru kopuruak dira, eta gaur egun COVID 19 delakoak eragindako krisi larriaren baitan larriagoa da desproporzio hau.

Gerren finantzaketan estatuari ekonomikoki laguntzeari uko egitea da eragozpen fiskala. Desobedientzia zibileko ekintza bat da, eta zergen zati bat ordaintzeari uztean datza, kopuru hori izaera eraldatzaile eta solidarioa duten alternatibak eraikitzen lan egiten duten beste herri ekimen batzuetara bideratzeko.

Foru-ogasun bakoitzak erantzun desberdina ematen dio zerga-eragozle bakoitzari, eta horregatik da garrantzitsua erakundeen eta zerga-eragozleen arteko koordinazioa, egoera bakoitzari aurre egiteko.

Beste urte batez, zerga-ordainketako bulegoak irekiko ditugu Bilbon, Gasteizen eta Donostian. Horietan, aurretiko hitzorduarekin eta doan, Errentaren Aitorpena egingo dizugu, Eragozpen Fiskala barne. Informazio guztia webgune honetan aurki dezakezu: www.eragozpenfiskala.org

La guerra es el mayor crimen contra la humanidad. Construir un mundo más justo supone luchar por erradicar todas sus causas. Una de ellas es su financiación. Para ello, diversos colectivos hemos puesto en marcha una campaña de Objeción Fiscal al Gasto Militar.

En 2021 el gasto militar en el Estado español asciende a 700 euros por persona, cantidades que no se pueden destinar a inversiones sociales y que en la actualidad se ven agravadas por la grave crisis provocada por el COVID 19.

La objeción fiscal es la negativa a colaborar económicamente con el estado en la financiación de las guerras. Es un acto de desobediencia civil y consiste en dejar de pagar una parte de los impuestos para destinar esta cantidad hacia otras iniciativas ciudadanas que trabajen en la construcción de alternativas de carácter transformador y solidario.

Cada Hacienda Foral responde de manera diferente a cada objetor u objetora fiscal, y por eso es importante la coordinación entre organizaciones y objetoras para hacer frente a cada situación.

Por todo ello, un año más abrimos oficinas de Objeción Fiscal en Bilbao, Vitoria-Gasteiz y Donostia, en las que, con cita previa y de forma gratuita, te haremos la Declaración de la Renta aplicando Objeción Fiscal. Podrás encontrar toda la información en www.eragozpenfiskala.org.