BAKE IKERKETARAKO TOPAKETAK DONOSTIAN – 2020

Grabación completa del encuentro en los siguientes enlaces:

Intervención Juan Hernández

Intervención Zuriñe Rodreiguez

Intervención Pere Ortega

2020ko Abenduaren 12an ‘Bakerako ikerketa: oinarriak, testuinguruak, perspektibak eta metodologiak.’ topaketa izan genuen Donostian, Delàs Zentroko euskal ordezkaritzak eta Bake-Ekintza antimilitarista taldeak antolatuta. (INFORMACIÓN EN CASTELLANO E INSCRIPCIÓN GRATUITA EN LA WEB DEL CENTRO DELÁS)

Aurrez aurreko saioa hiru partaideen eskutik dator, 10: 00etatik eta 14:00etara, Gros auzoko Okendo Kultur Etxean, eta Donostiako Udalak parte-hartzaileen segurtasuna bermatzeko ezarritako COVID protokolo guztiak beteko dira. Izena ematen dutenek mugikortasun ziurtagiria jasoko dute Donostian bertaratu ahal izateko.

Topaketaren helburua da Bakerako Ikerketaren printzipioei, testuinguruei, ikuspegiei eta metologiei buruzko hausnarketak partekatzea, arlo anitzetako ikasle eta irakasleei zuzendutako saioan: historia, ekonomia, soziologia, pedagogia, zuzenbidea, ingeniaritza… baita gizarte mugimenduetako kide edo eta ezein kolektibotan antolatu gabeko pertsonen parte-hartzeari irekia.

Topaketa hau lehen urratsa izan daiteke parte-hartzaileek Euskal Herrian eta Euskal Herritik bakerako ikerketaren hainbat arlotan gara daitezkeen proiektuei buruzko ideiak ezagutu, partekatu eta eztabaidatu ahal izateko: gatazken eta segurtasun/defentsa ereduen azterketa, mugen militarizazioa, finantza armatuak eta hauei kontrajartzen zaizkien finantza etikoak, bakerako hezkuntza desmilitarizazio sozialerako bidean, arma berriak eta armamentu nuklearra, industria militarra, lurraldearen eta ingurumenaren militarizazioa…

Lehen zatian kontestu eta ikerketarako printzipioei buruzko hitzak entzungo dira: EHUko irakasle eta OMAL zein Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeko kide Juan Hernandez Zubizarretak egingo du lehen hitzaldia, eta bigarrenean Zuriñe Rodriguez Lara Sudergintzako kazetari eta ikertzaileak, Memoria Historikoan eta gatazka-osteko gizarteen berreraikuntzan adituak, bakerako ikerketan genero-ikuspegia aztertuko du. Saioa amaitzeko, Centro Delàs de Investigación para la Paz elkarteko lehenedakari den Pere Ortegak zentroaren lan-ildoen eta proiektuen adibide praktikoak aurkeztuko ditu.

Saioan parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurreko prestakuntza edo eta sor daitezken etorkizuneko ekimenetan parte hartzeko konpromisoa; bakerako ikerketa eta sentsibilizazioaren gaurkotasunari eta etorkizuneko ikuspegiei buruzko ikuspuntuak ezagutzeko eta partekatzeko borondatea baino ez da behar, gure errealitatetik abiatuta.

ABENDUAK 12 DONOSTIA
10:00/14:00 OKENDO KULTUR ETXEA
Bakerako ikerketa: oinarriak, testuingurua, perspektibak eta metodologiak.
Investigación para la paz: principios básicos, contextos, perspectivas y metodologías

EGITARAUA:

10:00  Sarrera Bake-Ekintza Antimilitarista / Centre Delàs

10: 15 Contexto en el que se desarrolla la investigación para la paz, Juan Hernandez Zubizarreta: (EHUko irakaslea, Observatorio de Multinacionales en América Latina (OMAL), Herrien Auzitegi Iraunkorraren kolaboratzailea eta Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeko kidea.

11:15 Perspectiva de género e investigación para paz: Zuriñe Rodríguez Lara (Sudergintza, ikerketa, diagnostiko eta esku-hartze zentroa bakearen eta segurtasunaren eraikuntzaren arloetan, genero eta feminismoaren ikuspegi integral batetik). Kazetaria eta ikertzailea. Memoria Historikoan, komunikazio politikoan eta krisialdian aditua, baita gatazka osteko gizarteak berreraikitzen ere, genero-ikuspegia barne. Gobernantza eta Azterketa Politikoetako Masterra Euskal Unibertsitate Publikoan eta Bilbo-Barcelona Critical Theory ikerketa-taldeko kidea.

12:15: Atsedenaldia

12:30: La investigación en la construcción de las Paces:Pere Ortega (Centre Delàs d’Estudis per la Pau elkarteko Lehendakaria). Historia Garaikideko lizentziaduna eta Ogasun Publikoko graduondokoa Bartzelonako Unibertsitatean. Centre Delàs d ‘Estudis per la Paueko Lehendakaria eta Universitat Oberta de Catalunyako Gatazkak Ikastaroko irakaslea. Per la Pau GKAk elkarteko  presidentea 2013ra arte. Bakeari, indarkeriarik ezari, desarmeari eta gatazkei buruzko ikerlari eta analista.

13:45  Saioaren itxera Centre Delàs / Bake-Ekintza Antimilitarista

Izena emateko formularioa

Informazio gehiago bakeheziketa@gmail.com