Jaizkibel eta mundua desmilitarizatu

I

Azkeneko lau urtetan bezela, igande honetan ere 30bat lagun bildu ziren Lezoko plazan Jaizkibeleko ingurumenaren desmilitarizazioa aldarrikatzeko asmoz. Basoetan zehar, bideziorrak jarraituz, malda goran egin zuten. Frankismo garaiko arrastoak, naturaren zaintza…militarismoaren errefusa….asko dute erakusteko Lezon. Hamaiketakoarekin batera, solasaldi batentzako denbora ere izan zuten, gaur egungo Jaizkibelen egoera eta militarren jarrera eta ekintzak gaitzesteko.

Aupa Lezo! Hurrengo urterarte!