Kuartel zahar edo berririk ez, gastu militarra murriztu

Donostiako Loiolan, 2018-11-24

Bake-Ekintza Antimilitarista taldeak Loiolako kuartelei buruzko iritzia plazaratu nahi du.

Urumearen ertzean ejerzitoak erabiltzen dituen lurraldeak berreskuratzea aspaldiko aldarria da.

Etxebizitzen prezioaren garestitze-prozesua etxebizitza gehiago egiten, soilik, konpontzen ez bada ere, alderdi anitzetako hiru Donostiako alkateek sarritan eskatu dutenarekin bat egiten dugu. Hots, lur sail horiek berrerabili daitezela etxebizitzak egiteko, zein kirol, jendarte eta kultur azpiegiturak sortzeko.

Soldaduska deuseztatzea lortu zuen intsumiso-ekimenaren 30 urteurrena beteko da. Egun, inork gutxik onartuko luke euren seme-alaben gaztaroaren zati handi bat kuarteletan galtzea. Bide beretik, gure ustez, bada garaia ejerzitorik gabeko eta armagintzarik gabeko jendartea eraikitzen hasteko.

Ez du militarren egituren beharrik giza eskubideetan sakontzen jarraitu nahi duen jendarte batek. Giza Eskubideetan sakontzeak zera esan nahi du, besteak beste: harreman ekonomikoak eta nazioarteko harremanak desmilitarizatzea, gatazken konponbidea bilatzea eta ongizatea lortzea indarkeria-ezak eskaintzen dituen baliabideen bidez

Gastu militarrak ongizate-politiken hedapena oztopatzen du. Estatu espainiarraren 2018ko aurrekontuetan gastu militarra %1,3 handitu da 2017koarekin alderatuz gero. Defentsa Ministerioaren kasuan, igoera %10,5koa izan da; osasunean, hezkuntzan eta kulturan , aldiz, %3,9; %3 eta % 4,6 hurrenez hurren. Gainera, datu hauek ez dituzte gastu guztiak islatzen, hainbat atal ez baitira hor jasotzen. Esaterako, mugaz gaindiko esku-hartze militarrak, armagintza arloko enpresei ikerketetan ematen dizkieten maileguak edota CNIren aurrekontua.

Bakearen Aldeko Delàs Zentroak egin duen ikerketa baten arabera, gastu militarren osoko gastuaren kopurua 19.926,35 milioi eurokoa litzateke; 54,6 milioi eguneko, alegia. Gastu militarra errotik murrizteko garaia da. Ia hutsik dagoen Loiolako kuartela eta inguruko beste azpiegitura militarrei eustea diru-publikoen xahutze larria da. Arrazoi berdinetan oinarrituta, gastu militarra handituko lukeen kuartel berri baten eraikuntza ez dugu inondik inora onartuko.

Zertaz ari garen argitzeko, adibidez 10 milioi euro gastatuko dituzte Huescan 700 soldadu biltzen dituen kuartela berritzeko. Donostian soldadu gutxiago daudela jakinda ere, kuartel berri batek eragiten duen gastua irudikatzeko balio dezake. Kostu horren antzekoa edukiko du Altzako kiroldegi berriak. Aiteko anbulategi berriarekin ere alderatu ahal genuke ( 2 milioi aurreiksupenetan, 4,5 gaur egun) edota Orixe eskola publikoa berritzekoa ( 1,5 milio) . Hortaz, Loiolako kuartela eraitsiko balitz eta beste berri bat egingo ez balitz gastu sozialerako zenbateko aurrezkia lortuko genukeen irudika genezake.

Hau guztia dela eta, Loiolako kuartela eraitsi ahal izateko militarrentzat kuartel berri baten eraikuntza ezinbestekoa dela ukatzen dugu. Balio sozialik gabeko inbertsioa litzateke. Horretaz gain, Andonegi, Zubietan eta bestelako tokitan eragingo lituzkeen ondorioak ez lirateke onuragarriak izango. Arrazoi berdinalk ditugu Lezon eta Loretokin dauden eremu militarren jabetza udalen eskura igaro ditzatela eskatzeko.

Auzi hau konpontzea Estatuko gobernuaren esku dago. Erakunde honi Udaleko talde politiko guztiek ausardia eskatzen diote, eta gure ustez hartu beharreko erabaki ausartena militarrek ezarri nahi duten beto eskubidea ez onartzea da, kuartel zaharra eraistea eta berririk ez eraikitzea, herritarron beharrak lehenetsiz militarren pribilegioen gainetik.

NI CUARTEL VIEJO NI NUEVO

REDUCCIÓN DEL GASTO MILITAR

En Loiola, Donostia, 24 del 11 de 2019

Mediante este escrito el grupo Bake-Ekintza Antimilitarista quiere expresar su opinión sobre el presente y futuro de los cuarteles situados en Loiola.

Recuperar para la ciudad los terrenos ocupados por el ejército en la margen del Urumea es una antigua demanda de los últimos 3 alcaldes donostiarras de diverso color político, y aunque la respuesta al encarecimiento de la vivienda no puede pasar solo por la construcción de nuevas casas, compartimos el objetivo de destinar estos terrenos a fines habitacionales y a equipamientos culturales, sociales y deportivos.

Creemos que una sociedad que busca evolucionar en la profundización de los derechos humanos no necesita más instalaciones militares. Evolucionar significa desmilitarizar las relaciones económicas, desmilitarizar las relaciones internacionales y buscar la resolución de conflictos y el bienestar social por medios noviolentos. En 2019 se cumplirán 30 años del inicio de la campaña de insumisión que logró eliminar la”mili”, hoy en día casi nadie desearía ver a sus hijos e hijas perdiendo parte de su juventud en este cuartel , y por ese camino iniciado hace décadas creemos que ya es hora de avanzar en una sociedad sin ejércitos ni empresas de armas.

El gasto militar condiciona el avance de las políticas de bienestar: en los presupuestos Estatales del 2018, el total del gasto público del Estado español aumentó un 1,3% con respecto a 2017, pero en el caso del Ministerio de Defensa aumentó un 10,5%, mientras la sanidad aumentó un 3,9%, la educación un 3% y la cultura un 4,6%. Y eso que el presupuesto no contempla el coste real de las intervenciones militares en el exterior, ni los créditos de I+D a las empresas para producir nuevas armas, ni el gasto del CNI. Lo cual según un análisis publicado por el Centro Delàs de Estudios por la Paz constituye la cantidad de 19.926,35 millones de euros, 54,6 millones de euros diarios.

Es hora de reducir el gasto militar, y el mantenimiento actual de un cuartel semivacío como Loiola y el resto de los cuarteles colindantes constituye un derroche. Y tampoco queremos que la construcción de un nuevo cuartel haga aumentar ese gasto militar

Aunque en Donostia haya menos soldados, para hacernos una idea del coste de la construcción en 2018 de un nuevo cuartel en Huesca para 700 soldados será de 10 millones de euros en las obras de acondicionamiento y ampliación. Es un coste similar al del nuevo polideportivo de Altza, o podríamos compararlo con el presupuesto del nuevo ambulatorio de Aiete (estimado en 2 millones y que al final serán 4,5 millones) , o la inversión para mejorar la escuela pública Orixe ( unos 1,5 millones de euros): así, nos podemos imaginar qué servicios a la sociedad se podrían cubrir con el ahorro que supone el desmantelamiento del cuartel situado en Loiola y no construyendo un nuevo acuartelamiento.

Por todo ello, rechazamos la premisa que para recuperar para la ciudad estos terrenos de Loiola se considere imprescindible la construcción de un nuevo cuartel, que no aportaría valor social, supondría un aumento del gasto militar y un impacto social y ecológico en Antondegi, Zubieta u otros posibles emplazamientos. Con los mismos argumentos pedimos asimismo la reversión a titularidad municipal de Lezo y Donostia de los espacios naturales de Jaizkibel y LoreToki, hoy en día destinados a usos militares.

Consideramos que como se ha señalado en numerosas ocasiones, resolver esta cuestión depende de la voluntad política del Gobierno Estatal, al que todas las fuerzas políticas del Ayuntamiento demandan decisiones valientes; creemos que no se puede aceptar el veto de los militares, que el Gobierno Estatal debe tomar una decisión pensando en el bienestar de la ciudadanía y no en prolongar los privilegios del ejército, y que debe tomar una decisión de un calado tan profundo que permita el desmantelamiento del actual cuartel y la no construcción de unas nuevas instalaciones militares.