Loiolako koarteletako ate irekien jardunaldia dela eta

BAKE-EKINTZA ANTIMILITARISTA TALDEAREN PRENTSA OHARRA

LOIOLAKO KOARTELETAKO ATE IREKIEN JARDUNALDIA DELA ETA

2018 Ekainak 1

Donostian laua den toki bakarrenetarikoa da Loiolakoa. Zentzurik al du oraindik gizarte ekarpenik egiten ez duen Ejerzitoaren esku egotea bertan etxebizitza publikoa eraiki ordez?

Bake-Ekintza Antimilitarista taldeak “Sicilia” izeneko errejimenduak Armadaren Astearen ospakizunen baitan antolatu dituen ate irekien jardunaldi eta ekitaldiak salatu nahi ditu.

Armadaren Eguna ospatzeko Logroñon egindako ekitaldian Defentsa Ministerioak 730.000 euro xahutu zituen, aurreko urteko diru kopurua bikoiztuz, jada 2016ean xahututako bikoitza izan zena. Gero eta ohikoagoa da gastu militarraren ataletan erabiltzen den diru zati propagandarako erabiltzea, armadaren presentzia gizartean normalizatzeko propagandarako, alegia. Euskal Herriko jendarteak sarritan adierazi du militarismoaren aurkako jarrera: NATOn ez sartzeko erreferendumean; soldaduskaren aurkako borrokan, intsumisioari esker erakunde hura deuseztatu zuena; azkenekoetan Mugak zabalduz ibilaldian edota armagintzaren aurkako mugimendu feministak egindako mobilizazioak…

Baina herri honek jendarte desmilitarizatua izateko egindako ahalegin kolektiboari entzungor eginez, ekainaren 2rako Loiolako kuartelean ate zabaleko eguna antolatu da. Bertan hainbat erakustaldi militarrak aurreikusita daude, helikoptero batetik jausgailuz salto egitea barne. Horretaz gain, ekainaren 6an Miramar Jauregian antolatu dute kontzertu zibiko-militarra.

Mozorro ludikoa duten ekitaldi hauen bidez, segurtasunari buruzko ikuspegi jakin bat bultzatu nahi dute, ikuspegi militarista, ejertzitoek ekidin nahi ote dituzten gatazka larrien sortzailea den jokabidea, hain zuzen ere.

María Dolores de Cospedal, Defentsa Ministroaren esanetan astakeria da gastu militarrak osasun, hezkuntza eta sozial gastuekin alderatzea, “segurtasuna” gainontzeko eskubide eta askatasunak

bermatzeko derrigorreko baldintza baita”. Guk berriz, jakin badakigu gastu militarrean xahutzen den euro bakoitzak sozialki ahultzen gaituela, xoxa bakoitzak gerra gehiago sortzen baitu hemendik at, bonbardaketa bakoitzak samina, injustizia, segurtasun-eza… sortzen baitu han eta hemen.

Gu ziur gaude, aldiz, hezkuntza eta gizarteratze programetan inbertitzeak, edo adibidez pentsioak indartzea, eskubideak osotasunean garatu eta gizarte askeagoa lortzeko bidean jartzen gaituztela.

Bake ikerketak lantzen dituen Centre Delàs elkartearen ustez 20.000 milioikoa izan daiteke 2018 urteko estatuko aurrekontuetan gastu militarrera bideratutako benetako diru kopurua, beste gobernu sailetan ezkutatutako partidek Defentsa Ministeriora bideratutakoa bikoizten baitituzte. 2017arekin konparatuta % 10,5 gehitu da, eta % 36 2016 urtearekin konparatuta. Gainera, NATOrekin konpromisoa hartu da kopuru hau 2024 urterako %80ean emendatzeko. Cospedalen jostailuetako bat S-80 urpekaria da 1.755 milioi eurotako aurreikuspena zuena eta 3.685 milioi kostatuko dena, edo unitate bakoitzeko 800 eta 1000 milioi arteko kostua izango dtuen 5 F-110 fragatak…  Ezin dugu ahantzi 100 euskal enpresa baino gehiago aritzen direla armagintzan, eta ekoizpen honek ondorioak dituela Yemen edo Siriako giza krisialdietan. Garesti ordaintzen ditugu batzuen jostailuak.

Horregatik guztiagatik, gure jarrera argia da: Defentsa Ministerioak antolatutako ate irekien jardunaldia arbuiatzen dugu, eta aldiz bat egiten dugu Donostiako udalbatzak maiatzaren 24ean onartu zuen mozioarekin, non Espainiako Gobernuari eskatzen zaion gaur egun kuartelak Loiolan duen eremua udalaren esku uztea, bertan etxebizitza babestuak eraiki ahal izateko.

NOTA DE PRENSA DEL GRUPO BAKE-EKINTZA ANTIMILITARISTA

SOBRE LA JORNADA DE PUERTAS ABIERTAS DEL CUARTEL DE LOIOLA

1 de junio de 2018

¿Qué sentido tiene que uno de los pocos terrenos llanos que nos quedan para construir parque público de vivienda en Donostia sea ocupado por un sector que poco aporta a la sociedad, como es el ejército?

El grupo Bake-Ekintza Antimilitarista rechaza contundentemente los actos de puertas abiertas organizados por el regimiento Sicilia situado en el barrio de Loiola en el contexto de la Semana de las Fuerzas Armadas.

En los festejos paralelos celebrados en Logroño, el Ministerio de Defensa gastó más de 730.000 euros, duplicando el coste del año pasado, que a su vez fue el doble que el anterior. Es un hecho que, cada vez con mayor frecuencia, el gasto militar incluya actos de propaganda para normalizar la presencia del ejército en la sociedad. La sociedad vasca ha demostrado en numerosas ocasiones su repudio al militarismo, desde el rechazo a la OTAN en el referéndum de 1986 y la lucha insumisa que obligó a eliminar el Servicio Militar, hasta las últimas movilizaciones como la caravana Mugak Zabalduz o las movilizaciones feministas contra la industria de guerra.

Pero haciendo oídos sordos a ese esfuerzo colectivo por la desmilitarización social. y como si de un mundo paralelo se tratase, el Acuartelamiento situado en el barrio de Loiola en Donostia ha organizado una jornada de puertas abiertas para el 2 de junio y anuncia “numerosas exhibiciones”, incluyendo un salto desde helicóptero, además de un concierto cívico militar en el Palacio de Miramar el 6 de junio. Todos estos actos, por muy lúdicos que sean, constituyen actos de maquillaje de una concepción militarista de la seguridad, causa de los mismos problemas que dice pretender solucionar.

La ministra de Defensa, María Dolores de Cospedal, ha dicho que es un “tremendo disparate” contraponer el gasto en sanidad, educación y derechos sociales a la inversión en gasto militar (protección en la terminología del Ministerio) ya que “la seguridad es requisito ‘sine qua non’ para disfrutar del resto de los

derechos y libertades”. Nosotras en cambio sabemos que cada euro en gasto militar nos hace más débiles socialmente, cada euro en gasto militar crea más guerra lejana, más frustración en los lugares bombardeados y más inseguridad allá y aquí. Al contrario, estamos convencidas de que invertir en inclusión social y educación integradora, reforzar los servicios sociales… y aunque suene oportunista, proteger las pensiones, es realmente lo que contribuye a construir una sociedad con derechos y personas libres.

Según el Centre Delàs de estudios por la paz,20.000 millones de euros de los presupuestos estatales para el año 2018 se utilizarían en gasto militar, con cantidades ocultas en otras partidas y duplicando lo establecido al Ministerio de Defensa. La cifra, que supone un aumento del 10,5% respecto al año anterior, que ya había aumentado un 36% respecto a 2016. Además, España se compromete con la OTAN a aumentar en un 80% su gasto militar para 2024. Algunos ejemplos de los juguetes de Cospedal son el submarino S-80 que pasó de un presupuesto de 1.755 millones a 3.685 millones, o las cinco fragatas F-110…  que pretenden construir con un gasto estimado de entre 800 y 1.000 millones la unidad. No nos olvidemos de la implicación de más de 100 empresas vascas en la producción militar y su responsabilidad en crisis humanitarias varias como la de Yemen o Siria. Este es un juego que nos sale caro a todas.

Nuestra posición es clara: rechazamos la jornada de puertas abiertas organizada por el Ministerio de Defensa y en sintonía con la moción aprobada en el pleno del Ayuntamiento de Donostia del 24 de mayo, exigimos al Gobierno de España que ponga en manos del Ayuntamiento los cuarteles de Loiola para poder construir viviendas de protección oficial.